Zoe Bray
Zoe Bray (Paris, 1974) pintore naturalista da, Charles H. Cecil-en atelierrean eta Italiako Florentziako Florence Academy eskolan formatua. Antropologoa ere da, eta Europako Institutu Unibertsitarioko doktoregoa badu. Italian, Frantzian, Espainian, Alemanian, Israelen, Palestinan eta Ameriketako Estatu Batuetan lan egin du.
Antropologo-pintore gisa, Zoeri nortasunaren izaera isurkorra interesatzen zaio, moldegabea eta etengabe aldatzen ari, mundu batean non beti birnazionalizatua eta esentzializatua baita. Nola dute norbanakoek beren nortasuna definitzen eta negoziatzen?
Erakusketa honetan, euskal nortasuna Ipar Amerikako mendebaldean ikertzen duten bi obrak aurkezten ditu.
Marie-Louise Lekumberry
152 x 122 cm / 2012
Marie-Louise LekumberryNevadako hiriburua den Carson City-n sortua da. J.T. Basque Bar and Dining Room ostatuaren jabe da, bere anaia JB-rekin, Gardnerville-n. Haren aita Jean Nafarroa Behereko Ortzaizetik joan zen, 1947an, Ameriketako Estatu Batuetan artzain gisa lan egiteko. Jean-en potreta Marie-Louise-ren gibelean ageri da, murruan loturik. 1960an, Shirley bere emaztearekin eta Pete bere anaiarekin, Jean-ek J.T. ostatua erosi zion Ortzaizeko jatorria zuen beste euskal familia bati. J.T. ostatua, gaur egun oraino, Nevadako eta inguruetako estatuetako euskaldunen biltzeko lekua garrantzitsua da.Marie-Louise-k Nevada Renoko Unibertsitatean ikasi du eta urte bat pasatu du Donostian, Carmelo Urzak 1982an Renon sortu University Studies Abroad Consortium (USAC)unibertsitateari esker. Preseski, Carmelo Urza Bizkaitik jin euskal artzain batzuen semea da.
Jean-Baptiste (JB) Lekumberry
76 x 122 cm / 2019
Jean-Baptiste (JB) Lekumberry, bere arreba Marie-Louise-rekin, Gardnerville-ko J.T. Basque Bar and Dining Room ostatuko jabea da, Nevadan. Arreba bezala, Carson Cityn sortua da. Abere hazkuntza bat ere badu, Lisa bere emaztearekin. Izan ere, Lisaren familia Ranch No. 1 etxaldearen jabe da; hau Nevadako familia etxalde zaharrena da, Genoan plantatua, Tahoe Sierra-ren peko aldean. Beren haurrek, Annak eta Étienne-k, laguntzen dituzte J.T.-n eta ranch-ean.
Artista honi loturik
Itzal Aktiboak 15 artisten arte-lanak erakusten ditu Eibarko Portalean
Elkarteko sortzaileak, kide aktiboak, ingurukoak edota Itzal Aktiboa Saria jaso zutenak dira eta orotara 51 obra jarri dutugu ikusgai: margolanak, eskulturak, instalazioak.
2020eko Urriaren 17a