Eskulturak ikusi, ukitu eta maneiatu ere bai
2024ko Maiatzaren 23a
Artista askori ez bezala, Hervé Larrieu-ri gustatzen zaio jendeak bere eskulturak ukitzea.
"Sorkuntza-espazioan parte hartzeko beste modu bat da," azaldu du eskultoreak.
Normalean, komentatzen du Hervék, Bidarrain bizi eta Gabaten burdinazko eskulturak forjatzen dituenak, arte erakusketetako bisitariei obrak ez ukitzeko eskatzen zaie.
Hemen, kontrakoa da. "Eskulturak ukitzera gonbidatzen ditut erakusketa hau bisitatzen duten guztiak".
Erakusketarako bisitariek eta, bereziki, Donibane Garaziko Frantsesenia Lizeoko ikasleek berotasunez hartu duten gonbidapena da.
Julie Guerin bere arte irakaslearekin erakusketara egindako bisitari esker, ikustera ohituta ez zeuden generoko artelan garaikideekin harremanetan jarri ziren.
"Eskulturak arraroak iruditu zitzaizkien batzuetan, baina kasu guztietan erreakzio bat sorrarazten zuten," dio Juliek.
"Lanak ukitu eta ezberdin kokatzeko gai izateak harritu eta intrigatu zituen. Horregatik, bisita berezi samarra izan zen haientzat, eta horrek bultzatu zituen artearen ikuspegia orokorrean irekitzera.