Itzal Aktiboa Sariaren edizio berri baterantz?

2024ko Abenduaren 08a

2011n lehen aldiz abiatua, 2013, 2015 eta 2018an berriz antolatu da Itzal aktiboa - Sorkuntza Garaikide Gaztea sariaren lehiaketa. Bosgarren edizio bat aurreikusita zegoen 2021ean, baina, pandemiaren ondorioz, ezeztatua izan zen.

Orain, 2025ean lehiaketa berriz abiarazteko aukera aztertzen ari gira, Euskal Herri osoko elkarte eta erakunde partaideekin elkarlanean.

Lehen bezala, lehiaketaren edizio berri hau Euskal Herrian (zazpi probintziatan) bizi eta lan egiten duen 40 urtetik beherako artista orori idekia litzateke. Euskal Herriko arte garaikidearen munduko pertsona ezagunen epaimahai batek aztertuko lituzke hautagaitzak. Finalista gisa hautatuak izanen diren artisten lanak erakusketa kolektibo batean aurkeztuko dira, Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian, 2025eko urrian.

Edozein informazio edo lankidetza proposamenendako, idatziitzalaktiboa@orange.eshelbidera.

Prix Itzal aktiboa Saria

Berenize: izar bihurtutako ile istorio bat

2024ko Otsailaren 28a

Miren Laxaguen "Berenize" margolana lehen Larzabaleko Oztibarreko ikastolan eta gero Sohútako Eperra Ikastolan egon da zenbait astez. Ikasleek Berenizeren kondaira eta Mirenek nola irudikatu duen ikusi ahal izan dute.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 18a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre "Keixeta" artistaren margolan batean inspiratuta.

Kaosaren erdian ordena agertzen

2023ko Urriaren 18a

Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.

Sortu zalaparta kaosaren erdian

2023ko Maiatzaren 03a

1963an Langon-en (Gironda) jaioa, Christian Saint Marc bere aita margolariaren margo-ontzi eta pintzelez inguratuta hazi zen. Afrikara eta gero Greziara egindako bidaiek piztu zioten artista bokazioa. 1994az geroztik, Euskal Herrian bizi da, Aïciritsen.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723