KATALINA DE ERAUSO - EZ OHIKO EMAZTEA
2017ko Otsailaren 28a
Emazteen nazioarteko eguna dela eta, "KATALINA DE ERAUSO â'â¬'â EZ OHIKO EMAZTEA" mintzaldia Euskal kultur erakunde eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen sostenguarekin antolatu dugu.
Moja alfereza deitua, abenturazalea, moja eta soldadua izan zen. 16.mendean sortua Donostian, 4 urtetan bere hiru ahizpekin sartu zuten komentuan. Botuak eman bezperan hortik ihes egiten du 15 urtetan gizon arropak jantziz. Espainia zeharkatu ondoren untzia hartzen du Hego Ameriketari buruz joaiteko. Han izugarriko abenturak bizituko ditu.
Mintzaldi hori (frantsesez) Maite Ithurbide, pastoralaren idazleak du eskainiko, 2017ko martxoaren 10an Donibane Garazin, Herriko Etxeko Ohorezko Salan, 18:30etan. Sartzea urririk.