Kaosaren erdian ordena agertzen
2023ko Urriaren 18a
Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.
Geroago, abstrakzioa lantzeko urratsa egin zuen... Desafio berri bat...
Margolari nafarrak Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian bere azken koadroak 2023ko urriaren 30era arte erakusten ditu. Bideo horretan, nola eta zergatik margotzen duen argibide batzuk ematen dizkigu.
Eguneroko bizitzan askotan entzun edo ikusteko aukerarik ez duten pentsamendu eta sentimenduak adieraztea du helburu Oaiak.
"Koadro batzuetan espazio hutsak daude, uste dudalako obra gehiago hobetuko ez den puntu batera iritsi dela. Beste batzuetan dena betetzeko beharra sentitzen dut, "espazio hutsik" utzi gabe.
"Baina hori ez da inoiz erabakitzen prozesuaren hasieran. Margolariaren eta obraren arteko elkarrizketan beharrezkoak diren gauzak dira".
"Interesatzen zaidana itxurazko kaos baten barruan sortzen den ordena da. Batzuetan, eskuekin margotzen dut, pintzelekin baino, pintzelak inposatzen didan norabidea hausteko".