Lanzarote vs. Lanzarote
2014ko Abenduaren 21a
VERÀÆ'âNICA DOMINGO ALONSO ETA JOSETTE DACOSTA-REN OBRAK PAPERAREN GAINEAN
Estreinaldia 2014ko abenduaren 27an, larunbatean, 17.00tik â'â¬'â 19.00era
Bi belaunaldi, bi artista, bi emakume aurrez aurre agertzen dira, elkar osatuz eta elkarrekin partekatuz Lanzaroten egindako egonaldi bat. Irla horren ikuskera berezia egin dute sentimenduen bidez, izpiritukoa eta errealitatea abstrakzio, materia, energia eta arimaren bidez uztartzeko.
Verónica Domingo Alonsok 2013ko Itzal aktiboa saria eskuratu du. Bere praktikarekin proposatzen duena, zuri-beltzean, arte txinatar eta kaligrafiaren gaineko ezagutzatik erroturiko sorkuntza da. Paisaia berrasmatzen du ikuspegi intimo eta pertsonal batetik abiaturik.
Josette Dacostak pigmentuekin pintatzen du paperaren gainean. Erabiltzen dituen materiak, eta euskarrietako azal zimurtsuak bizitasun berezia ematen diete bere margolanei, eta honek mundu manufakturatutik aldentze bat ematen dio.
Zitadelako karrikan, 22
Donibane Garazin
2014ko abenduaren 26tik 28era
15:00etik 18:00era eta hitzorduz 0671005723