Itzal Aktiboa Korrikaren alde
2017ko Apirilaren 03a
Joan den Martxoaren 30an, ostegunarekin, Korrikaren 20. edizioa Otxandiotik (Bizkaia) abiatu zen. Itzal Aktiboa harro dago horretan parte hartzeagatik Nafarroa Beheretik igarotzerakoan. Elkarte kide dugun Piarres Erdozaintzik du lekukoa hartuko apirilaren 3an, astelehenarekin, Larzabalen, Gamarterako bidean lasterkan aritzeko. Korrikak, AEKk bi urtean behin antolaturik, 2.300 km igaroko ditu gau eta egunez. 2017ko aldi honetan Iruñean amaituko da, Apirilaren 9an.