ARTEA NOKA, ARTEA HIKA - L'ART AU FéMININ XII
2018ko Urtarrilaren 31a
Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko urte oroz -aurten hamabigarren aldikotz- antolatzen dugun erakusketaren karietarat, Marythé Avella artistak bere margolanak Donibane Garaziko Herriko Etxeko ezkaratzean erakutsiko ditu, martxoaren 6tik, asteartearekin, martxoaren 29a arte, ortzegunarekin.
Marythé Avellaren margolanek kultura tradizionala eta Pop Artea bateratzen dituzte, euskal etxeetan zizelkaturik ikusten diren ikur eta sinboloetan oinarriturik. Lantegia Uharte Hiriko etxalde zahar batean du. Mintzo hori ikertzen du, mezu horiek aztertzen... Haren irudimenak zentzu bat moldatzen du eta berriz transkribatzen, gaur egungo publiko bati zuzendurik.
ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA
Herriko Etxeko ezkaratzean: astelehenetik ortziralerat, 8:30 -12:00 eta 14:00-17:30.