Mintzaldi bat Marythé Avella-ren eskutik: "Un regard d'artiste sur les linteaux basques"
2018ko Martxoaren 01a
Emazteen nazioarteko eguna dela eta, Itzal aktiboa elkarteak eta Donibane Garaziko Herriko Etxeak "UN REGARD D'ARTISTE SUR LES LINTEAUX BASQUES" mintzaldirat gomitatzen zaituzte atseginez, Marythé Avella-ren eskutik, 2018ko martxoaren 9an Donibane Garazin, Herriko Etxeko Ohorezko Salan, 18:30etan, eta ondotik hurrupaldira Àâ'"Etxe ikurretatik Àâ'" erakusketaren estreinatzera.
Marythé Avella-ren obrak martxoaren 29ra arte ikusgai izanen dira, Herriko Etxeko ezkaratzean, astelehenetik ostirala arte, 9:00-12:00 eta 14:00-17:30 artean, eta Zitadela karrikako 22. zenbakian, larunbat eta igandetan, 15:00-18:00 artean eta hitzorduz: 06 71 00 57 23
Sarrera doan