Zaloa Ipiña
2011ko Itzal Aktiboa Sariaren irabazlea
2012ko Martxoaren 06a
Arte garaikidearen gazte sorkuntzarako 2011ko Itzal Aktiboa sariaren finalistak diren bost gazte artisten obrak erakutsen ditugu, Donibane Garazin. Euskal Herri osotik arte munduan adituak diren 11 epaimahaikidek Zaloa Ipiña saritu dute argiari buruzko lan batengatik.
Bilbon bizi eta lan egiten duen artista gazteak "Argi distira 7" izeneko argazkia aurkeztu zuen. Argazkia argiaren mogimendua eta bizitasuna gai duen serie baten parte da eta bideo laburra egiteko ere erabili zuen. Epaimahaiak lanaren kalitate teknikoa eta emaitza estetikoaren originaltasuna aipatu du.
2000-ko sariaren helburua Euskal Herrian lan egiten duen artista gaztea saritzea da. Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen (Hogeit'a egitarauaren baitan) eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin, aurten lehen aldikoz, Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria eskaindu du. Kalitate handiko artelan ugari aurkeztu zen sarira; 35 urtetik beherako arte ekintza ezberdinei zabaldutako saria, alegia.
Donibane Garazi Hiriko saria Anne-Laure Garicoixen La chute d'Orlando Black izeneko margoak eskuratu du. Nautilus Lanzarote izeneko saria, aldiz, Veronica Domingorentzat izan zen; aurkeztu duen lana Bilboko hiri arkitekturak inspiratutako marrazkiz osatuta dago.
Artista lotua