Veronica Domingo Alonsok
2013ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2013ko Urriaren 21a

Pantxoa Etchegoin, epaimahai burua eta Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak, Veronica Domingo Alonso sariztatzerakoan, honen "lanaren kalitatea, teknika menperatzea eta, margoa, olerkia eta heldutasunaren lokarri bihurtzen den ikuspegi onirikoa eta poetikoa" azpimarratu ditu.

Veronica Domingo Alonso, 24 urteko Getxotarra (Bizkaia), EHUko Arte Ederretako fakultateko lizentziadunak, paperean tinta beltzez egindako diptikoa aurkeztu zuen. "Entre los pliegues de la luz" ("Argiaren tolesen artean"), Monoprint teknikaren bidez egina da eta Pablo González de Langarika euskal olerkariaren idazlanetan oinarritua da.

2.000 euroko sariak, Euskal Herrian bizi eta lanean ari den 36 urte peko artista gazte bat laguntzeko asmoa du. Epaimahaia, Itzal Aktiboa elkarteak Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin antolaturiko lehiaketa horretara aurkeztu ziren 25 artista gazteen arteko hautaketan aritu zaigu.

Donibane Garaziko hiriaren saria Thomas Loyatho-ri eskaini zaio...

Bigarren saria, 800 euroko Donibane Garaziko hiriarena, Thomas Loyatho 29 urteko Hazpandarraren eskuetara joan da, "Arrasortzea" aurkeztu zuen margoari esker. Epaimahaiak "ukaezinezko kalitate piktorikoa, aktualitateko irudietatik birsortzearen ideiarekin, eta oroimenaren desfigurazio eta eraustea mugimenduan" saritu nahi izan du.

...eta Nautilus-Lanzarote saria, Béranger Laymond-i

Hirugarren saria, Kanarietako Lanzarote uhartean artista egonaldia den Nautilus-Lanzarote saria, Béranger Laymond 31 urteko Bidartarrari eskaini zaio, "En attendant mieux" ("hobea igurikatuz") izeneko instalazioarentzat. Kartoi-lumaz egindako instalazioak mundu utopiko baten isla izan nahi du. Epaimahai kideak, "instalazioaren originaltasuna, espazioaren okupazioa eta okupazio eza, eta asmaturiko arkitektura paisaiaren eraikuntzak" harritu ditu.

Pantxoa Etchegoin buru zuen epaimahaiak ondoko kideak zituen: Marie-Claude Berger, arte historialaria; Frédéric Duprat, Itsasbazterreko eta Aturri aldeko hiriguneko Arte Eskolako zuzendaria; Christine Etchevers, margolaria; Michel de Jaureguiberry, bildumaria; Ismael Manterola, arte historialaria eta EHUko irakaslea Bilbon; Iñaki Olazabal, eskultorea; eta Antón Piñel, bildumaria eta meszena.

Iñaki Olazabal - poussant les frontières de la sculpture basque

2025eko Maiatzaren 19a

En choisissant comme matériau artistique le zinc, un métal bon marché et facile à travailler, Iñaki Olazabal, décédé début mai à l'âge de 65 ans à Saint-Sébastien suite à une longue maladie, a contribué à élargir les frontières esthétiques de la sculpture basque.

Berenize: izar bihurtutako ile istorio bat

2024ko Otsailaren 28a

Miren Laxaguen "Berenize" margolana lehen Larzabaleko Oztibarreko ikastolan eta gero Sohútako Eperra Ikastolan egon da zenbait astez. Ikasleek Berenizeren kondaira eta Mirenek nola irudikatu duen ikusi ahal izan dute.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 18a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre "Keixeta" artistaren margolan batean inspiratuta.

Kaosaren erdian ordena agertzen

2023ko Urriaren 18a

Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723