Azaroa
7 > 21

Antxetatarrak - Arte Kronikak 2026

Erakusketa

Azaroaren 7tik 21era, Euskal Herriko hainbat txokotako zazpi artistak aurkeztuko dituzte beren lanak Donibane Garazin, Euskararen urtaroa proiektuaren barruan.

Oaia Peruarena, Veva Linaza, Iñaki Imaz, Garluk, Josette Dacosta, Amaia Lejarreta eta Larraitz Ugartemendia Udaletxeko atarian eta Itzal aktiboa elkartearen egoitzan erakutsiko dute beren lana, Zitadelako karrikan, 22an.

Hari komuna da guztiek Irungo Antxeta irratiko arte saioetan parte hartu izana, haietako batek, Larraitz Ugartemendia margolari eta arte irakasleak, gidatuta.

Udaletxeko erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 8:30etik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era. Zitadelako karrikan, 22an galeria ostiralean, larunbatean eta igandean egongo da zabalik, 15:00etatik 19:00etara.

Erakusketaren inaugurazioa, artistekin bertan, azaroaren 7an, larunbatean, izango da, 11:00etan, Zitadelako karrikan, 22an.

Lekua: Herriko Etxean eta Zitadelako karrikan, 22an., Donibane Garazin

Herria: Donibane Garazi

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723