iF

iF-ek (Yves Matxikote Jorajuria, 1977) batez ere tinduan garatzen badu ere bere desmartxa, Baionako eta Bordaleko Arte Ederretako goi eskoletan euskarri eta teknika ezberdinak probatzeko barneratu zuen ohiturarekin segitzen du.

Funtsean ez zaio gustatzen ez arlo batera ez estilo batera mugatzea. Esploratzea du gustuko eta ikerketa horretan gaiak du garrantzia.

Arte engaiatua garatzen du. Jendartea eta gizakiaren baldintzak ditu inspirazio iturri.

Gauzak bizitzen dituen bezala, zeharkako biderik gabe, gordinki, ekartzen ditu; eta bere munduan murgiltzen laguntzeko formatu handiak ditu gogoko.

Gizakiak margotzen eta soldatzen dituenean, gu margotzen eta soldatzen gaitu. Ingurumena eta hiria modelatzen dituenean, gu jartzen gaitu erdigunean.

Zer gara? zertan ari gara? guhaur, gure jendartea, agintzen dugunok, jasaiten dugunok? Zer ondorio ditu edozerk gure bizian, gure larruan eta ondokoenetan?

Galderak atertu gabe eta erantzun aukerak beste horrenbeste, irudikapen bideak nahi beste.

Arrak eta Garrak (2011), Isilduak (2012-2019), Hirisilduak (2018-), Zaindariak (2020-) eta etorriko direnak zentzu horretan kokatzen diren puzzle baten piezak dirudite… Hausnarketaren eiherari goroldioa atera ez dakion eta itaunak zintzurrean ito ez daitezen piezak.

Gauzak ezberdinak izan daitezkeelako beti.

Zaindariak


60 x 60 x 179 cm.

Hirisildua XXVI


160 x 80 cm

Aztarnak


Hirisildua XXIII


80 x 160 cm

Matxinada


118 x 35 x 48 cm.

Artista honi loturik

Artea pedagogia euskarri gisa

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

2020eko Uztailaren 03a

tTok, artea hurbilagotik Uztaritzen

Erakusketa espazio berri bat sortu zen Uztaritzen, Itzal aktiboa bulegoko kidea den iF Matxikote artista grafikoaren ekimenez.

2019ko Azaroaren 09a

Erakutsia
avatar

iF

Uztaritze, 1977

Artista erakutsiak