María Jiménez Moreno
María Jiménez Moreno Zizur Nagusian bizi da, Iruñetik hurbil. Iruñean sortu zen, 1978an. Arte klaseak ematen ditu, hainbat elkartetan. Badu zenbait urte naturaren irudikapen mimetikoa lantzen duela, eskulturak kakorratzez ehunduz.
Hemen,Objetuario (Taxonomía ilustrada)-Gauzaki multzoa (taxonomia ilustratua) egitasmo grafikoa presentatzen du, zientzialarien lanez inspiraturik, ilustrazioa baliatzen baitzuten espezieen ikertzeko eta sailkatzeko. Egitasmo hori kolorezko hamaika marrazkiz osatua da, esploratzaileen lanak inspiraturik. Haren gaia María Jiménez Morenoren beraren eskulturak dira.
"Ene egitasmo artistikoetan, artea erabiltzen dut Naturarekin dudan harremanaren ikertzeko eta adierazteko, mikrokosmos intimoen bidez. Esperientziak egiten ditut, ekai eta teknika andana batekin, errealismo magikoarekin lotu mintzaira plastikoa eta kontzeptualizatua erabiliz.
"Ingurumenarekiko sentsibilitatea kultura guzietan agertzen da. Erdi Aroan, argibideak emateko eta deskripzioak egiteko lehen irudiak eta lehen irudi sinbolikoak agertu ziren. Haatik, teknikaren aldetik, oraino oso garatugabeak ziren.
"Amerikaren konkistatik goiti, egiazko irudi zientifikoak agertzen dira, konkistatzaileekin joan zientzialariek edo nabigatzaileek berek eginak. Irudi horiek lurreko eta itsasoko floraren eta faunaren dokumentatzeko erabiltzen ziren. Ene irudiek habitat kurios bat berriz eraikitzeko xedea dute, irudikapen intimoak landuz."
Iruñean sortu da 1978an. Arte-Ederretako lizentzia lortu du Euskal Herriko Unibertsitatean. Zizur Nagusian (Nafarroa) bizi da eta Iruñerrian lan egiten du. Aurkezten duen instalazioa "Hazkuntza sasoia" deitzen da. Kakorratzarekin ehunduriko armiarma sare erraldoia iduri du, ama gazte bezala ukan esperientzia eta ikasketa prozesua laburbiltzen duena.
Artista honi loturik
ZAZPI FINALISTA ITZAL AKTIBOA LEHIAKETAN
2018ko Irailaren 04a
Nautilus-Lanzarote saria, María Jiménez Moreno-ri eskaini zaio
Hirugarren aldikotz, Nautilus Lanzarotek Itzal Aktiboa elkartearekin bat egiten du, artista gazteen sustatzeko eta laguntzeko.
2015eko Urriaren 03a
Bost artista gazte hautatuak
2015eko Itzal Aktiboa sariaren finalarentzat
2015eko Irailaren 11a
Itzal Aktiboa Sariaren finalistak
Euskal Herrian, arte garaikidean famatuak diren 12 pertsonek osaturiko epaimahaiak 2013ko Itzal Aktiboa Saria - Gazte Sorkuntza Garaikidearen finalerako bost artista gazte hautatu ditu. Saria, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin antolatua da, Hogei'ta egitarauaren baitan.
2013ko Irailaren 04a


María Jiménez Moreno
Zizur Nagusia, 2018