Mickael Vivier artistak Itzal aktiboa saria eskuratu du

2015eko Urriaren 05a

Baionako Mickael Vivier hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun bezala.

2000 euroko dirulaguntzak sariztatzen du Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen 40 urtez petikako artista gazte bat. 34 hautagai aurkeztu dira Itzal Aktiboa elkarteak antolatzen duen lehiaketa honetarako, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin.

Lehiaketa honentzat, Mickael Vivier artistak instalazio bat aurkeztu du "Histoire naturelle-Natura historia" deitu duena. Angeluko "Amodioaren logela -Chambre d'Amour"-eko harpearen leienda abiapundu hartuz, historia bat kondatu du, marrazkiak, eskultura eta bideoa bateratuz.

Instalazioa ikusgai da Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegia deitu geletan, azaroaren 1a arte, lehiaketako beste lau azken irabazleen obrekin.

"Amodioaren logela"-ren leiendak aipatzen du bi amorosen zorte tragikoa, hauek hondartza bazterreko harpe batean, urak bereganatu zituelarik betirako. Artistak gertakari hau egitasmo artistiko baten bitartez irudikatu du. Horretarako, Mickael Vivier 'gazteak baliabide teknologiko eta artistiko ezberdinak erabali ditu, hala nola bideoa, argi proiektorea, grafitozko marrazkiak objektu naturalezko paper gainean, bai eta ere zohikatzezko eskulturak, zimenta eta egur zutabez zeharkatuak.

Epaimahaiaren izenean goretsiz, karia horretarako lehendakari zen Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak azpimarratu du ohizko kondaira horren berridaztea era garaikidean, organikoa mineralarekin nahasiz eta aurkeztu obran nola erreferentzia biologiko, geologiko, hala kulturalak parekatuz.

Instalazioa aurkeztean joan den ostirale gauean, Mickaûl Vivier artistak aipatu du leiendak daukan erromantismoaren eta gaurko errealitatearen arteko kontrastea, jakinez harpearen sargia beti hor dagoela, Angeluko "Sables d'Or" deitu hondartzaren aparkaleku baten gibelean.

"Gaur sartzen bagara harpe horretan, lur gainean marraztuak dira bihotzak, izenak...badira ere plastikozko edalontzi lehertuak, garagardobotilañoak, zigarreta muturrak, preserbagailu erabiliak, etabar. Mito erromantiko horren eta gaurkoaren arteko gainposizio horretarik sortu ditut instalazio honen sorkuntza ezberdinak" dio artistak.

Mickael Vivier Baionan sortu da, 1983an. Angoulême hiriko École Européenne Supérieure de l'Image eskolan eta Poitierseko unibertsitatean ikasi du. Hainbat urtez Pariseko Palais de Tokyo erakustokian lan egin ondoan, arte numerikoa eta bideo artea irakasten ditu, Euskal Kostalde Aturri hiriguneko Arte Eskolan (École d'artde l'Agglomération Côte basque Adour).

Bigarren saria María Jiménez Morenori

Bigarren saria María Jiménez Moreno nafartarrak lortu du, Lanzarote ugarteko Ana Piñel, Nautilus hoteleko zuzendariak eman diolarik, egonaldi artistiko baten egiteko ondoko hilabeteetan.

Bestalde, Donibane Garaziko Herriko etxeak arte liburu bat eskaini dio beste azken parte hartzaile bakoitzari.

Pantxoa Etchegoin buru zuen epaimahaiak ondoko kideak zituen: Juanma Arriaga, Donostiako Kur Galeriaren zuzendaria; Celia Eslava, plastikaria; François Loustau, arte garaikide erakusketen komisarioa; Javier Manzanos, Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikide Zentroko zuzendaria; Iñaki Olazabal, zizelkaria; eta Elke Roloff, kultura garapenaren arduraduna CPIE Euskal Bazterra zentroan.

Iñaki Olazabal - poussant les frontières de la sculpture basque

2025eko Maiatzaren 19a

En choisissant comme matériau artistique le zinc, un métal bon marché et facile à travailler, Iñaki Olazabal, décédé début mai à l'âge de 65 ans à Saint-Sébastien suite à une longue maladie, a contribué à élargir les frontières esthétiques de la sculpture basque.

Berenize: izar bihurtutako ile istorio bat

2024ko Otsailaren 28a

Miren Laxaguen "Berenize" margolana lehen Larzabaleko Oztibarreko ikastolan eta gero Sohútako Eperra Ikastolan egon da zenbait astez. Ikasleek Berenizeren kondaira eta Mirenek nola irudikatu duen ikusi ahal izan dute.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 18a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre "Keixeta" artistaren margolan batean inspiratuta.

Kaosaren erdian ordena agertzen

2023ko Urriaren 18a

Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723