Erakusketa
Bi artista euren lanak erakusten dituzte Donibane Garaziko Apezpikuen presondegian maiatzaren 29ra arte. Christian Saint Marc (Langon, 1963) Aiziritzen bizi eta lan egiten du. Iker Valle Donostian bizi da. Bere tailerra Hernanin du.
Erakusketak margolan bizi eta koloretsuz betetzen ditu eraikin historiko honen solairuko bi aretoak. Horrez gain, Iker Vallek olatuen aparra gogorarazten duten brontzezko eskultura batzuk eta bere Itsasoaren idatziak seriearen zati bat erakusten du.
Christian Saint Marc aita margolariaren margo-ontzi eta pintzelez inguratuta hazi zen. Afrikara eta gero Greziara egindako bidaiek piztu zioten artista bokazioa.
Arte modernoaren mugimendu ezberdinetatik igarota, inpresionismo abstraktu gisa deskribatzen duen estilo propioa lortu zuen. Pigmentu naturalekin, pintura akrilikoekin eta olioekin lan eginez, kolore-talken bidez hondoak eraikitzen ditu. Bere helburua: kaosa sortzea dela horren erdian nolabaiteko zalaparta sortzen da, egungo garaiaren isla ona iruditzen zaiona
Iker Vallek (Andoain, 1976) euskarri eta margo desberdinak arakatzen eta esperimentatzen ditu, bere sormen prozesua serietan garatuz. Serie bakoitza ikerketa plastiko, estetiko eta emozionaletan oinarritutako ikerketa eta ikaskuntzaren emaitza da.
Erakusketa honetan, bere eskulturekin batera, Bibrazoak eta Isiltasunaren polikromia saileko margolanak aurkezten ditu. Bere azken lanen artean, Irati basoko pagoak gogoratzen dituzten tinta beltzeko zirriborroak aurki ditzakegu, paperean eginak.
Egunero idekia, asteartetan salbu, 11etik 12.30etara eta 14.30etik 18.30etara
Lekua: Apezpikuen presondegia
Herria: Donibane Garazi