Urria
2 > 30
oaia-peruarena--margolanen-erakusketa

Oaia Peruarena - Margolanen erakusketa

Erakusketa

1972an Irunen jaioa, Oaiak Beran du bere tailerra. Txikitatik margotzeko zalea, Iñaki Alvarez (Donostia) eta Maite Unzurrunzagarekin (Zarautz) eta Baztango margolariekin, José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrinorekin, trebatu zen.

Naturan eta Baztango paisaietan inspiratua, margolaritza figuratiboan aritu zen lehenik. Madrilgo Reina Sofia museora egindako bisita baten Esteban Vicente margolari hispanoamerikarraren lanen indarrak hunkitu zuen eta abstrakziora jo zuen.

Hortik landa, Rafael Ruiz Balerdi, Joan Mitchell eta Zao Wou-Ki margolarien lanetan inspiraturik, Oaiak adierazpen libreago bat bilatu zuen, non koloreak eta keinuak ezinbesteko lekua zuten. Hori bereziki ikusten da bere formatu handietan, eta horretarako esku-hartze fisiko handia eskatzen duten pintzel handiak erabiltzen ditu.

2022ko abenduan Iruñeko Ziudadela-n erakutsi zituen bere margolanak, eta 2023ko udan Patxi Laskarai argazkilariarekin batera pintura eta argazkigintza uztartzen dituzten lanak erakutsi zituen Donostiako bi aretotan.

Erakusketa egunero zabalik izanen da, asteartean salbu, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara eta sarrera urririk izanen da.

Inaugurazioa urriaren 6an, arratsaldeko 18:30tan eginen da.

Lekua: Apezpikuen presondegia

Herria: Donibane Garazi