Erakusketa
2022ko maitzean zehar, Itzal Aktiboa elkarteak "Eibarko emazteen aztarnak" erakusketa aurkeztuko du Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian.
Erakusketak zeramikak, pinturak, argazkiak, instalazioak,... aurkezten ditu, denak Eibarko artista emazteek sortutakoak: Virginia Arakistain, Esther Astarloa Izarra, Marina Barrena Ortuoste, Maialen Belaustegi Lapeyra, Bakarne Elejalde, Esther Galarza, Natalie Hickey, Leire Kareaga Azkarraga, Viviane Straub, Iratxe Unanue Osoro eta Esperanza Zabala.
2020ko azaroan, Itzal Aktiboak 15 kideen eta kolaboratzaileen arte-obrak aurkeztu zituen, Eibarko Portalea kultur etxean. Aurten, Eibarko artistak dira Donibane Garazin aurkeztuak.
Erakusketa hau Eibarko emazteek hiriaren garapenean eta balioen transmisioan izan zuten eragina ezagutarazteko sortu zen.
Bilbo eta Donostia arteko bide erdian kokatua den Gipuzkoako hiriak jarduera industrial aberatsa ezagutu du: armagintza, industria ekoizpen ezberdinak: bizikletak, josteko makinak, etxeko tresna elektrikoak.... Hiria damaskinatuaren sehaska gisa ezagutua da. Damaskinatua Zuloaga familiak armen eta objektuen apaintzeko garatu zuen altzairuaren gainean urrea txertatzeko artea da.
Lan eremu horietan, Eibarko emazteek, hiriaren izaera liberal eta industrialagatik landuak, funtsezko eragina izan zuten. Komunitate horretako kide diren 11 artista emazte horienbegiradari esker, arte-erakusketa honen helburua da Eibarri buruzko leiho bat eskaintzea.
Erakusketak Euskal Kultur Erakundearen laguntza jaso du. Maiatzaren 5etik 28ra, Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian aurkeztua izanen da.Inaugurazioa maiatzaren 7an, ebiakoitzean, izanen da, arratsaldeko 6etan.
Lekua: Apezpikuen Presondegia
Herria: Donibane Garazi