Erakusketa
Brontze, zinka, burdin edota materia ezberdinez osatutako eskulturak, margolan abstrakto zein figuratiboak, estanpak, instalazioak… erakusketak ibilbide eta adierazpide anitzeko 15 euskal artisten kasik 60 obra biltzen ditu.
Itzal aktiboa arte garaikidean interesa duten artisten eta beste pertsonen elkartea da. 2004an sortua, Donibane Garazin du bere egoitza.
Erakusketak eta bestelako jarduera artistikoak antolatzen ditu, besteak beste, hiru urtean behin lehiaketa bat Euskal Herrian lan egiten duten artista gazteentzat.
Erakusketak urriaren 30etik azaroaren 22ra bitartean iraunen du. Egunero irekia da astelehenetan izan ezik, 18:30etatik 20:30etara. Estreinaldia urriaren 31an izanen da, 17:30etatik goiti. Jiteko HEMENDIK da. Osasun egoera dela-eta babes keinuak zainduz ibiliko gara.
Erakusketa honek euskal lurralde ezberdinetako 15 artista biltzen ditu. Artista horietako batzuk Itzal Aktiboa elkartearen sortzaileak dira, beste batzuk maiz ari dira lanean berarekin eta azken hiruk Itzal Aktiboak sariztatuak dira.
Gonzalo Etxebarria, Josette Dacosta, Felix Anaut, Maritxu Juantorena, Baroja Collet, Zoe Bray, Iñaki Olazabal, Viviane Michel, Aitor Ruiz de Egino, Veronica Domingo, Bingen De Pedro, Maite Pinto, Keixeta, Zaloa Ipiña eta iF Matxikote.
Lekua: Portalea
Herria: Eibar
Artista lotuak
Erakusketa
Euskararen Urtaroaren karietara, Itzal aktiboak 30 artista baino gehiagok eman dituzten pintura eta eskulturen erakusketa bat antolatuko du Ur taldearekin. Obra guziak salgai izanen dira, irabaziakpreso ohien alde izenen direlarik.
Estreinaldia azaroaren 21ean izanen da, 18:30tan, artisten presentzian.
Doako pintura tailerrak antolatuko dira haurrentzat, azaroaren 22an eta 29an, larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara.
Azaroaren 29an, 18:30tan, Itzal aktiboak Ekhi Lambert musikaria eta Izaskun Igoa poeta errezibituko ditu, abesti eta poesiaz beteriko gaualdi baterako.
Lekua: Zitadelako karrika 22
Herria: Donibane Garazi