Felix Anaut
Erronkarin sortutako artista dugu Felix Anaut. Gaur egun Okzitanian (Lot-et-Garonne départamenduan) bizi da.
Azken urte hauetan Europa mailako ezagupen eta onarpen maila handira iritsi da. Bere lana leku pribatu zein publikoetan erakutsia da, izan Frantzia edota Espainiar estatuetan, Ingalaterran, Italian eta Irlandan, baita Europako beste zenbait herrialdetan ere. Munduan zehar ere erakutsia da.
Anaut-ek arte-ikasketak Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan hasi zituen, gero Pariseko Montparnasse Arte eta Marrazketa Eskolan 1978-1979an. Parisetik Madrilera itzuli zen margotzen jarraitzeko, gero Tanger eta Ibizan egon zen (1982-83). Garai horretan, Anaut-ek pintura abstraktuarekiko interesa garatu zuen, hein handi batean arabiar kaligrafian inspiratuta.
Capriccio de Donegal V
Capriccio de Donegal IV
Capriccio de Donegal III
Capriccio de Donegal II
Capriccio de Donegal I
25.3 x 25.3 cm
Artista honi loturik
Itzal Aktiboak 15 artisten arte-lanak erakusten ditu Eibarko Portalean
Elkarteko sortzaileak, kide aktiboak, ingurukoak edota Itzal Aktiboa Saria jaso zutenak dira eta orotara 51 obra jarri dutugu ikusgai: margolanak, eskulturak, instalazioak.
2020eko Urriaren 17a